- ekitaldia hau amaitu da.
Eñaut Elorrieta eta Idoia, Orkestrarekin
2022-02-18 @ 20:00 - 21:30
Kontzertua
Eñaut Elorrieta eta Idoia Asurmendi musikariak Fernando Velazquez musikagile getxoztarrarekin batera igoko dira oholtzara. 30 euskal musikarik osatutako orkestrak hiru artista handi hauek babestuko ditu oholtza gainean. Eszenografiaren arduraduna Fernando Bernués eszena- eta ikus-entzunezko zuzendaria izango da.
Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestraren grabazio arrakastatsuan Fernando Velazquez eta Eñaut Elorrietaren artean sortutako harreman profesionalak 10 urte beteko ditu laster. Era berean, Eñaut Elorrietak Idoia Asurmendirekin kolaboratu du bere azken diskorako 25 artikulua lanaren grabazioan. Velazquezek, gainera, Idoiaren Viejo Refranero abestia moldatu zuen bere azken diskorako. Inoiz ez dira hirurak elkarrekin igo oholtzara, baina. Proiektu hau hiruren arteko harreman profesional eta pertsonalaren emaitza da, elkarrekin lan egiteak biziki erakartzen baititu.
Kontzertu honetan abesti argitaragabeak entzungo dira, Fernando Velazquezek horretarako moldatutako bertsio batzuen estreinaldia eta, azken finean, lan oso delikatuaren bilduma.