Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Elbira’ (estreinaldia)

2022-12-26 @ 17:30 - 18:30

Dokumentala

Elbira Zipitria Irastorza andereñoaren heriotzaren 40. urteurrenean, Iban Gonzalezen dokumental fikzionatua estreinatuko dute, ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari izan zen emakumea omentzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta Baleuko ekoiztetxeak sortutako lana da filma. Zipitria gertutik ezagutu zuten pertsonak eta adituak izango ditugu protagonista eta haren istorioaren narratzaile. Horiek izango dira: Mari Karmen Mitxelena, andereñoa, Orixe ikastolako sortzailea eta Elbira Zipitriaren laguna; Kontxita Beitia, andereñoa, Zurriola ikastolako sortzailea eta laguna; Mari Karmen Garmendia, andereñoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia; Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; eta Iñigo Garaialde eta Koro Zumalabe, ikasle ohiak.

Xehetasunak

Data:
2022-12-26
Ordua:
17:30 - 18:30
Ekitaldi kategoria:
, ,

Egoitza

Kursaala (Donostia)