Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Bolante baten historia’

2022-01-09 @ 19:00 - 20:30

4€

Zinema

Iñaki Alforjak eta Iban Toledok zuzendutako filma da Bolante baten historia. Jose Migel Etxeberria Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen desagerpena du ardatz. 80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten Etxeberria. Batallon Vasco Español (BVE) talde parapolizialak hartu zuen bere gain desagerpena. Naparraren autoa Ziburun agertu zen, eta autoaren bolantea etxeberriatarren esku da ordutik. Urte hauetan guztietan, familiak erabateko bakardadean hartu du bere gain Naparraren bilaketaren erantzukizuna eta pisua.

Bilaketa prozesuak sufrimendu handia sortu du Enekorengan, desagerraraziaren anaiarengan. Bizitzaren bi herenak joan zaizkio Jose Migelen bila. Enekoren gurasoak semea non zegoen jakin gabe hil dira. Jose Miguel Etxeberriaren gorpua agertuko ez balitz Enekok oinordetzan utzi beharko al lioke bere familiaren mina Oier semeari? Semeari pasatu behar al dio aspaldi jasotako bolantea?

Xehetasunak

Data:
2022-01-09
Ordua:
19:00 - 20:30
Prezioa:
4€
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Erribera kulturgunea (Astigarraga)