- This event has passed.
‘Bidea da borroka’
2021-12-02 @ 19:30 - 20:30
Komikia + bertsoa
Bertsolaria, 30-35 urte bitartekoa, gizona, gipuzkoarra. Izen-deituraz, Martin Artola. Lehenengo aldiz iritsiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera, Barakaldora (Bizkaia). Autoa hartuko du, harantz abiatuko da, eta errepidean doala errepasatuko ditu ordura arteko zenbait giro, jende, pasadizo.Bi bidaia horiek, fisikoa eta bitala, uztartu dituzte Beñat eta Unai Gaztelumendik Bidea da borroka komikian. Lehenak idatzi du gidoia, eta marrazkietara eraman du bigarrenak. Añorgako Zinean aurkeztuko dute 19:30ean, bertsoak eta marrazkiak uztartuz.