Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Bidaide’

5 martxoa @ 19:00 - 20:30

Antzerkia

Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik? Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana.

Bidaide modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.

Udalbiltzak abiarazitako Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan garatu du obra Metrokoadroka Sormen Kolektiboak, Oier Guillanen testu bat abiapuntu hartuta. Maite Beratarbidek eta Iraia Eliasek zuzendu dute obra, aktore lanak egitearekin batera. oholtzan lagun dituzte: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Idoia Hernandez Hatxe eta Mikel Ugarte.

Xehetasunak

Data:
5 martxoa
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Santa Ana Antzokia (Oñati)