Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Bidaia’

2023-11-04 @ 19:30 - 21:00

Antzerkia

Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea gonbidatu zuen EL VIAJE / DIE REISE kantua abestera. Horren ondoren, Englertek Euskal Herriaren eta Alemaniaren arteko Bidaia eszenikoa irudikatu zuen.
Alemaniako musikariez gain, Itziar Ituño bera gonbidatu zuen proiektuan parte hartzera. Xabier Zeberio biolin jotzailea eta haren Allos Quartet gehitu ziren laster batean. Amaia Elizaran eta Eneko Gil/Gorka Duran dantza interpreteak mugimendu partitura moldakor batekin  gehitu ziren, eta Dangiliske taldea euskal folklorearen erritmoekin, Janire Egaña eta Itziar Ituñoren eskutik.
Azkenik, Hika Teatroko Agurtzane Intxaurragak bere gain hartu du ikuskizunaren ekoizpena, zuzendaritza eta dramaturgia eszenikoaren sormen lana.

Xehetasunak

Data:
2023-11-04
Ordua:
19:30 - 21:00
Ekitaldi kategoria:
, ,

Egoitza

Principal Antzokia (Gasteiz)