Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Artistaren Estatutua. Nola? Zertarako? Norentzat?’

2023-10-21 @ 8:45 - 14:00

Mintegia

Lanartea elkarteak sustatu du Euskal Artisten I. Mintegia, euskal kultur sistemaren errealitateari erantzungo dion Astistaren Estatutu bati buruzko gogoeta abiarazteko helburuz. UEUrekin elkarlanean antolatu du, Oiartzungo Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren babesarekin.

  • 09:15ean, Zertaz ari gara Artistaten Estatutuaz ari garenean? mahai-ingurua egingo dute, hizlariokin: Odei Barroso (musikaria, ekoizlea), Pantxika Telleria (dantzari, koreografo, Elirale Taldearen sortzilea) eta Maddi Goikoetxea (aktorea, Ura jaten liburua argitaratu berri du). Sustrai Colina bertsolaria arituko da moderatzaile lanetan.
  • 10:30ean, Sortzaileen egoera fiskala eta lan erregimena hitzaldia emango dute Amagoia Gurrutxaga Lanartearen koordinatzaileak eta Xabier  Barinaga-Rementeria abokatuak.
  • 12:15ean, Loreak Belaunetan dokumentala proiektatuko dute.
  • 13:00etan, talde dinamikan aztertutko dituzte goizak emandakoak.

Egoitza

Landetxe Kultur Aretoa (Oiartzun)