Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Anonyme Popular’

2023-05-25 @ 19:00 - 20:30

Ikus-entzunezko bertso jarriak

Anonyme Popular Igor Elortza bertsolari durangarraren proiektu berria da, eta Azpeitian estreinatuko du gaur, bertako Dinamoaan sormen egonaldia egin ostean.

Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Elortzak, gutasun lanbrotsu baten erdian. Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.

Azpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus- entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak, urbanoak, mundanoak.

Xehetasunak

Data:
2023-05-25
Ordua:
19:00 - 20:30
Ekitaldi kategoria:
, ,

Egoitza

San Agustin Kultur Gunea (Durango)