Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Amua’

3 ekaina @ 20:00 - 21:00

Antzerkia

Axut konpainiaren ekoizpena da Amua. Maite Larburu, Manex Fuchs eta Ximun Fuchs dira aktore bertan, gidoigile ere izan dira, Arantxa Hirigoienekin batera. XImun Fuchsek egin ditu zuzendari lanak.

Sinopsia: Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Xehetasunak

Data:
3 ekaina
Ordua:
20:00 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Zornotza Aretoa (Zornotza)