Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Ameriketako bidaia’

2022-05-06 @ 20:30 - 21:30

Antzerkia

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek amerikarren bizimodua-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan, Joneri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino immigrante ilegaltzat jo eta atxilotu geingo dute. Hizkuntza arazoak eta aurreritziak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasatu ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute.
Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu. Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urtebete elkarri destainaz begiratzen zioten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

Ptxo Telleria da Tanttaka Teatroaren ekoizpen honen egilea, Mireia Gabilondok zuzendu du eta Miren Arrietan eta Nerea Mazo dira protagonistak.

Xehetasunak

Data:
2022-05-06
Ordua:
20:30 - 21:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Ermua Antzokia