Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

‘AMAraun’

2023-09-22 @ 21:00 - 22:00

Diziplina arteko ikuskizuna

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da AMAraun. «(Ama) izan ala ez izan» erabakitik abiatuko dute emanaldia, amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eginez, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Bertsoa eta dantza uztartzen ditu, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Hala, Oihana Iguaranen bertsoak Amaiur Luluagaren koreografiarekin uztartuko dira.

Details

Date:
2023-09-22
Time:
21:00 - 22:00
Event Categories:
, , , ,

Venue

Modelo aretoa (Zarautz)