Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Ama. Edertasun latza’

2022-05-14 @ 19:00 - 20:30

Antzerkia

Marie de Jongh konpainiaren helduentzako lehen obra da Ama. Grand Avignon Opera, Valladolideko Arteen Laborategia eta Donostia Kulturarekin batera ekoitzi du pertsona hauskor eta ikarati batzuen berezko indarrari buruzko antzezlan hauak. Goretsi nahiko luke zaintzaren baitan dagoen edertasun epikoa, emoziorik sakonena dantzan jarriz, sakontasun hori egunerokotasunetik erreskatatuz, eta prosaikoa eta fantastikoa, magia eta oroitzapena, artea eta irria, absurdoa eta tragikoa nahastuz.

Egunerokoan aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorioa da obra. Jokin Oregik zuzendu du, eta taula gainean arituko dira Ana Martinez, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza, Jokin Oregi, Maitane Sarralde, Joseba Uribarri eta Amets Ibarra.

Xehetasunak

Data:
2022-05-14
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

San Agustin Kultur Gunea (Durango)