Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Alderray’

10 martxoa @ 19:30 - 21:00

Antzerkia

Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.

Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean.

Patxo Telleriaren obra da Alderray, eta Mikel Martinez eta Sandra Fernandez Agirre dira protagonistak.

Xehetasunak

Data:
10 martxoa
Ordua:
19:30 - 21:00
Kategoria Ekitaldi: