Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Album’

15 iraila @ 17:30 - 18:30

Antzerkia

Egungo gazteei ezarritako etiketei buruz mintzo da Formol Laborategia Album obran. Hala dio sinopsiak: “Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da”.

Edurne Azkarate da obraren zuzendaria; Intza Alkain eta Mikel Ibarguren arituko dira aktore lanetan.

Xehetasunak

Data:
15 iraila
Ordua:
17:30 - 18:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Karlos Saldise Plaza (ezo)