
- This event has passed.
Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga solasean
2023-05-26 @ 20:00 - 21:30
Hitzaldia
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen Arteko Elkarrizketak zikloaren testuinguruan.
Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileek bi hamarkada daramatzate elkarlanean filmak egiten, Moriarti Ekoizpenak izenpean. Besteak beste, Loreak (2014) eta Handia (2017) filmak zuzendu dituzte.
Mikele Landaren gidaritzapean, beraien hastapenetatik abiatu eta egun eskuartean dituzten erronkei buruz mintzatuko dira. Tartean, amaitzear duten Balenciaga telesailaren sortze prozesuaz.