Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Agurea, urpekaria eta itsasoa’

2023-09-15 @ 17:00 - 18:00

Antzerkia

Elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu itsasoak, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute.

Ulises Agureak, urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objektu erabiliei bigarren bizitza bat ematen.

Felix Urpekaria, itsasoko erronka zentzugabeenak gauzatzeagatik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai.

Hortzmuga Teatroaren ekoizpen honek Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura bat proposatzen digu, familia osoarentzat eta umorez josia.

Xehetasunak

Data:
2023-09-15
Ordua:
17:00 - 18:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Eskola ataria (Berriz)