Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

2023-09-16 @ 22:00 - 23:00

Zirku-antzerkia

Euskal kulturaren sustraietatik, itsasoarekin duen harreman zuzenetik eta itsasoaren eta antzerkiaren harremanaren sustraietatik sortu zuen Javier Garbia Mimo-k lan hay.

Zirku garaikideko ikuskizun eran arrantzaleei egindako omenaldia. Zerumuga itsasoan, bertako jendea eta ohiturak. Keinuekin hitz egiten duen pailazo maitagarri batek gidatuta, antipodismoaren bidez, objektua manipulatuz, itsasoarekin duen harreman estu eta berezia ikusi ahal izango dugu.

Bizitzari buruzko ikuskizuna da emaitza, era profesionalean aritzen ez diren arren ametsak egunez egun eraikitzen jarraitzen duten arrantzale horiei buruzkoa. Clownetik eta zirkuko arteetatik nabigatuz, ozeano poetiko batean zehar, ikusleak itsasontziko tripulatzaile izanik. Jolastu, imajinatu eta sentitu itsas ibilaldi honetan.

Xehetasunak

Data:
2023-09-16
Ordua:
22:00 - 23:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Orioko Plaza