- ekitaldia hau amaitu da.
’80 amandre’
2022-03-08 @ 18:00 - 19:00
Ipuin kontaketa
80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko. Hala zioen Jorge Oteizak; 80 amandre besterik ez, aitzin aroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkee. Dorleta Kortazar ipuin kontalariak 4 amandre nahikoa izan ditu munduan bere txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu dituenak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta, batez er,e irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak.