Views Navigation

Event Views Navigation

Today
Ongoing

‘Psike’

Kale antzerkia Kaleka jaialdiaren barruan emango du obra Markeliñe konpainiak. Sinopsia: Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen gunera helduko da eta bere frustrazioa eta haserrea [...]

‘AMAraun’

Gazteluko plaza

Ikuskizuna Oihana Iguaran bertsolari eta dantzariak eta Amaiur Luluaga dantzariak sortu dute amatasunaren inguruko hausnarketa hau, musika, bertsoa eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna.  

Bertso desafioa Zarautzen

Torre Luzeako Parkea (Zarautz)

Saio berezia Bertso Astearen barruan,  bertso desafioa jokatuko dute Motxian-Etxebeltz eta Erniarraitz taldeek. Bertsolariak: Aner Euzkitze, Oier Etxeberria, Libe Goenaga, Jon Gurrutxaga Urbieta, Julene Iturbe [...]

Niko Etxart & Hapa-Hapa

Mendiola (Abadiño)

Kontzertua Euskaraz abestutako rock eta bluesaren aitzindari nabarmenetako bat da Etxart, eta, 1990tik aurrera, Hapa-Hapa taldearekin pop-rock-blues disko liluragarri sorta dotore bat eskaini du.

Julen Alonso + Oinkari Dantza Taldea

Aiako Probalekua

Ikuskizuna Julen Alonso musikariaren lan berria da Eskuetan bihotza. 8 kantaz osatuta dago. Sutan dantzan bere lehen diskoaren esentzia mantentzen du, baina, oraingo honetan, pianoa ere [...]

Bertsoak Iruñean

Askartza Tabernatik abiatuta (Iruñea)

Bertso poteoa Independentzia Egunaren baitan, Sarai Robles eta Julio Soto bertsotan arituko dira poteoan.

Bertsoak Azkaraten

Azkarate (Nafarroa)

Bertso bazkaria Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.

Ezpalak

Kobetamendi (Bilbo)

Kontzertua 2019an sortu zen Zestoako talde hau, beste hainbat taldetan (Voltaia, Los Moths edo Grises) aritutako musikariekin: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre [...]

‘Turistreatzen’

Agarre (Gernika-Lumo)

Antzerkia Bidaia agentzia batek promozio stand bat jarri du kalean, jendeari bere punta-puntako produktua erakusteko: 'Bakoitzaren borondatez sortutako bidaia birtualak'. Etxekoandre bat sarituko dute itsas [...]

Bertsoak Pasaian

Pasai Antxoko Azoka Plaza

Bertso saioa Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin.

‘Bidearen amaieran’

Goiko Plaza (Andoain)

Antzerkia Hortzmuga konpainiaren emanaldia. Sinopsia: Hainbat urtez ikusi gabe egon ondoren, aita-semeak une berezi batean elkartuko dira; izan ere, Alzheimerren gaitzak menderatzen du aitaren bizitza, [...]

Madeleine

Dabadaba aretoa (Donostia)

Kontzertua Donostiako rock taldeak laugarren disko luzea argitaratu zuen iaz: Ezin dena. Lan hori aurkeztuko dute gaur. Hyedra taldearekin partekatuko dute oholtza. https://www.youtube.com/watch?v=u7RRtXgmnF8

Sardeska

Añorga auzoko Harrobi plaza (Donostia)

Kontzertua Errenteriako rock eta ska taldeak R-Evolution (2017) diskoa du orain arteko azkena. https://www.youtube.com/watch?v=qNnqRXcy0sg

Unidad Alavesa

Oinez Txokoa (Iruñea)

Kontzertua Ataungo folk-rock taldeak iaz argitaratu zuen orain arteko bere hirugarren lan luzea: Made in Germany. Moskito Bite taldearekin batera joko du gaur. https://www.youtube.com/watch?v=cevNjB53V08&t=1s

Afrika Bibang

Aramako Parkea

Kontzertua Goierriko Jazzaldiaren barruan, Afrika Bibangek bere azken lana aurkeztuko du: Ispiluaren aurrean. https://www.youtube.com/watch?v=xnZaLkYn094

Bulego

Kobetamendi (Bilbo)

Kontzertua Xabi, Tomas, Jontxu, Ruben eta Itziar bulegokideek Erdian Oraina lehen albuma argitaratu zuten iaz, jakin-minak arakatzen dituen diskoa, koherentzia musikalari eutsiz eta aurreko Passepartout [...]

Patxuko Nice

Katakrak (Iruñea)

Kontzertua Pop, rock eta reggae doinuak nahasten ditu Hondarribiko talde honek. Quim-en marrazkia (2020) dute orain arteko azken lan luzea. https://www.youtube.com/watch?v=a4oWYowUKzM&t=1s

Jon Maia

Elorrioko Plaza/Elizpea

Kontzertua Jon Maiak Euskal Herriko izen handiko hainbat musikari eta talderekin egin ditu elkarlanak letragile gisa: Negu Gorriak, Gozategi, Gari, Benito Lertxundi, Anari, Mikel Urdangarin, [...]

Urtz

Kontzertua San Cristobal auzoko jaietan joko du Pasaiako rock taldeak, Potato eta Mal y Tarde taldeekin batera.