Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka arrakastatsua

Euskal Liburu eta Disko Azokaren bigarren edizioa ederki iragan da ekainaren 12an Ziburun. Irakurleak, idazleak zein argitaletxetako kideak gustura egon dira bertan eta antolatzaileek balorapen “biziki ona” egin dute, gerora ere errepikatzeko gogoa ezin gorderik. Baltsan elkartearekin batera azokaren antolatzaile den Argia aldizkarian kronika hau argitaratu dute.