Egilea: Lanartea

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka arrakastatsua

Euskal Liburu eta Disko Azokaren bigarren edizioa ederki iragan da ekainaren 12an Ziburun. Irakurleak, idazleak zein argitaletxetako kideak gustura egon dira bertan eta antolatzaileek balorapen “biziki ona” egin dute, gerora ere errepikatzeko gogoa ezin gorderik.

Gehiago

Laba, lurrikara baten eztanda

Iruñean borborka izan den mugimendua saretu eta plazara ateratzeko egitasmo bat sortu dute: Laba. Diru bilketa hasi dute helburua gauzatzeko.

Gehiago

Beste gune bat sormenerako

Kultura-sormenari bideratutako gune berria zabaldu berri dute Hendaian: Borderline Fabrika. Publiko zabalaren eta sortzaileen arteko topagune euskaldun parte hartzailea izatea du xede.

Gehiago

Emakume bertsolarien ahotsa, diskoan

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatuta, ‘Gure Aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak’ egitasmoak argia ikusi du. 20 bat emakumek parte hartu dute bertan, eta bakarka zein taldean eginiko 14 kantako bilduma da emaitza. Azken kanta, hain zuzen ere, iaz zendu zen Luzia Goñi aitzindariaren bertso sortarekin osatu dute.

Gehiago

“Dantzaren industria” oximoron bat da

“Dantzari baino, dantzaren sektore profesionalari bideratu nahi dizkio laguntzak Jaurlaritzak, eta dantzaren sektore profesionala egituratu eta indartu nahian, “dantzaren industria” izendatzen hasita dago azken aldian. Baina dantzaren industriarik existitzen da? Ez al da oximoron bat?”

Gehiago

Kulturari buruzko jardunaldiak

Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola jardunaldiak egin dituzte Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunean, Sanagustin kulturguneak 10 urte herri batzordeak eta Jakin fundazioak antolatuta.

Gehiago

330.000 euro irakurzaletasuna sustatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru kopuru hori bideratuko du, irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako zerbitzuen erabilera sustatzeko.

Gehiago

Gu garelako, ni ere banaiz

Konstituzio Kontseiluak Molac lege famatua Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat jo berritan, iritzi artikulua argitaratu zuen Ximun Fuchs antzerkilariak.

Gehiago

Arnasa eta itolarria

Euskararen biziraupenaz, euskaldunen eta ez euskaldunen erantzukizunaz mintzatu da Jose Mari Pastor unibertsitate irakaslea.

Gehiago