BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Lanartea - ECPv5.14.0.2//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Lanartea
X-ORIGINAL-URL:https://www.lanartea.eus
X-WR-CALDESC:Events for Lanartea
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20230326T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20231029T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230505T211500
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230505T221500
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230505T124815Z
LAST-MODIFIED:20230505T124815Z
UID:9068-1683321300-1683324900@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Azken Oturuntza'
DESCRIPTION:Ikuskizun hibridoa \nLiteraturia jaialdia Jon Benitoren manifestu irakurketarekin hasiko da\, 20:00etan\, eta segidan taularatuko dute proposamen berezi hau Haizea eta Oihana Aranak\, Aner Peritzek eta Oihana Vargasek. \nZarauzko euskal letren azokak eten kontzpetua du ardatz aurten\, eta horren inguruko gogoetekin harilkatu dute ikuskizuna\, ahozko literatura -bertsolaritza- literatura idatziaren pasarteak oinarri hartuta.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/azken-oturuntza/
LOCATION:Modelo aretoa (Zarautz)
CATEGORIES:Arte eszenikoak,Bertsoak,Jaialdia,literatura
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230506T120000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230506T223000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230505T125427Z
LAST-MODIFIED:20230505T131000Z
UID:9070-1683374400-1683412200@www.lanartea.eus
SUMMARY:Literaturia 2023
DESCRIPTION:Literatur azoka \n11:00: Haurrentzako ipuin kontaketa musikatua\, Amaia Elizagoienen eta Irati Celestinoren eskutik\, Etxezabalan. \n11:30-14:00. Liburu azoka eta aurkezpenak\, Lege Zaharren plazako karpan. \n12:30. Loreak Belaunetandokumentalaren emanaldia eta Erreteneko kronikak mahai ingurua\, Modelo aretoan. Gonbidatuak: Amagoia Gurrutxaga\, Koldo Izagirre\, Eneritz Artetxe eta Ainara Azpiazu Axpi. \n17:00-20:00. Liburu azoka eta aurkezpenak\, Lege Zaharren plazako karpan. \n18:00. Hitz esana performance poetikoa\, Ane Garcia eta Eider Perezekin\, Modelo aretoan. \n20:00. Kontzertua\, Modelo aretoan: Kalakan.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/literaturia-2023/
LOCATION:Zarauzko hainbat gunetan
CATEGORIES:Antzerkia,Arte eszenikoak,Bakarrizketa,Bertsolaritza,Dokumentala,Ikus-entzunezkoa,Ilustrazioa,Ipuin kontaketa,Irudigintza,Jaialdia,kontzertua,Mahai-ingurua,Musika,Pentsamendua,solasaldia,Zinema
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230507T123000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230507T150000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230505T130012Z
LAST-MODIFIED:20230505T130012Z
UID:9073-1683462600-1683471600@www.lanartea.eus
SUMMARY:Literaturia 2023
DESCRIPTION:Literatur jaialdia \nZarauzko euskal letren azokaren azken eguna. \n11:30. Mare errezital musikatua\, Modelo aretoan. Gonbidatuak: Jon Martin\, Iñigo Martinez\, Ana Galarraga eta Udane Juaristi. \n11:30-14:00. Liburu azoka\, Lege Zaharren plazako karpan. \n12:00-14:00. Liburu aurkezpenak\, Lege Zagarren plazako karpan. \n12:30. Bihurguneak eta bideak elkarrizketan mahai ingurua\, Itziar Ugarte\, Uxue Apaolaza eta Ines Osinagarekin.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/literaturia-2023-2/
LOCATION:Zarauzko hainbat gunetan
CATEGORIES:Errezitaldia,Hitzaldia,Irakurketa musikatua,Jaialdia,literatura,Mahai-ingurua,Musika,solasaldia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T203000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230510T144045Z
LAST-MODIFIED:20230510T150821Z
UID:9080-1683918000-1683923400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Loreak Belaunetan'
DESCRIPTION:Emanaldia + solasaldia \nZazpi artista gazte beren ametsez\, ekinez eta ezinez hizketan. Belaunaldi berriei gure kultur ekosisteman opa zaien tokiari begiratzen hasteko abiapuntu posible bat. 40 minutu eskaseko dokumentala\, Lanartea Elkarteak ekoitzia.\nFilma eman ostean\, solasaldia egingo dute Izaro Osinalde musikariarekin\, Maialen Igartzabal eskulangilearekin eta Aratz Igartzabal bertsolariarekin.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/loreak-belaunetan-13/
LOCATION:Gabiriako Kultur Etxea
CATEGORIES:Dokumentala,Ikus-entzunezkoa,solasaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://www.lanartea.eus/wp-content/uploads/2023/01/loreak-belaunetan-fotogramak_3.80.1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T193000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T203000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T174750Z
LAST-MODIFIED:20230511T174750Z
UID:9115-1683919800-1683923400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Lurraz beste'
DESCRIPTION:Liburu aurkezpena \nGarazi Arrula idazleak bere bigarren ipuin liburua aurkeztuko du. Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek\, edo pitzatzear\, afektu-dardaraldi betean. Aldaketa biziko gizarte-testuinguruetan\, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak\, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute\, eta\, aldi berean\, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/lurraz-beste/
LOCATION:Menta liburudenda (Ortzaize)
CATEGORIES:aurkezpenak,literatura
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T200000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T183145Z
LAST-MODIFIED:20230511T183145Z
UID:9117-1683921600-1683927000@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Moroak gara behelaino artean'
DESCRIPTION:Hitzaldia \nJoseba Sarrionandia idazleak bere saiakera izango du hizpide Karlos Zurutuza kazetariak aurkeztuko duen solasaldian.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/moroak-gara-behelaino-artean/
LOCATION:Pagoeta Gune Soziokulturala
CATEGORIES:Hitzaldia,literatura,Saiakera
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T220000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T133553Z
LAST-MODIFIED:20230511T133553Z
UID:9093-1683925200-1683928800@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Euskaldunen jatorria\, historia ta irria'
DESCRIPTION:Bakarrizketa \nStand up komedian hogei urtean egindako ibilbideari amaiera emango dio Ion Martinez Txiki-k bakarrizketa honen birarekin. Euskal Herriaren historia kontatuko du bertan\, umorez.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/euskaldunen-jatorria-historia-ta-irria/
LOCATION:El Nido taberna (Donostia)
CATEGORIES:Antzerkia,Bakarrizketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T220000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T174236Z
LAST-MODIFIED:20230511T174451Z
UID:9113-1683925200-1683928800@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Generorantz'
DESCRIPTION:Dantza \nDantzaren bidez\, gorputzaren mugimenduek gidatuta\, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina\, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu\, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera? \nKimua Dantza Kolektiboaren ikuskizunean\, zazpi interprete izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte\, musikek\, zuzeneko errezitaldiek\, bertsoek\, off-eko ahotsek\, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/generorantz/
LOCATION:Modelo aretoa (Zarautz)
CATEGORIES:Bertsoak,Dantza,Musika
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T223000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T133149Z
LAST-MODIFIED:20230511T133149Z
UID:9090-1683925200-1683930600@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Lurtarrok'
DESCRIPTION:Antzerkia \nSatur eta Martin hirugarren mailako errepide batetik doaz\, eta identifikatu gabeko objektu arraro baten ondorioz istripua izan dute. Basoan barneratzen dira\, ontzia erori den lekuaren bila\, eta\, hain zuzen ere\, bertan\, OVNIaren hondakinen aurrean\, eta goragoko adimen baten ebidentziaren aurrean\, beren adimenaz eta unibertsoan duten lekuaz beren bururari galdezka hasten dira. Letizia\, Brasilgo dultzinea bat\, erreskatera joan da horren abentura bikainari saltsa apur bat jartzera. \nEl Mono Habitado konpainiaren komedia absurdo honetan aktore lanak egiten dituzte: Begoña Martin Treviñok\, Raul Caminok eta Aitor Perez Colladok.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/lurtarrok/
LOCATION:Basauriko Social Antzokia
CATEGORIES:Antzerkia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://www.lanartea.eus/wp-content/uploads/2023/05/Lurtarrok.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T230000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T141852Z
LAST-MODIFIED:20230511T142638Z
UID:9096-1683925200-1683932400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Satiro' + 'Meteo'
DESCRIPTION:Antzerkia\n \nZurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren barruan\, Xanti Agirrezabalak Satiro obra taularatuko du. Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia da satiroa. Gizonezko lizun\, likits\, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua\, erdi gizona erdi animalia\, giza enborra eta aurpegia\, aker-zangoak\, adarrak eta isatsa dituena. Ardoa edaten\, jostatzen eta dantzan ibiltzen dena. \nMiren Narbaizak eta Itziar Garaluzek\, berriz\, zuzeneko musika emanaldia eta ikus-entzunezkoa nahastuko dituzte Meteo proposamenean\, pertsonak inguratzen duen naturarekin daukan harremanari buruzko gogoeta egiteko.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/satiro-meteo/
LOCATION:Baratza Aretoa (Gasteiz)
CATEGORIES:Antzerkia,Ikus-entzunezkoak,Musika
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230512T213000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230512T230000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T171910Z
LAST-MODIFIED:20230511T171910Z
UID:9098-1683927000-1683932400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Kanpora sartzen'
DESCRIPTION:Antzerkia \nAitziber Garmendiak zuzendu du Txalo konpainiaren ekoizpen hau. Xabin Fernandez Zubeldia eta Intza Alkain Ibarguren aktoreen bitartez\, sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen istorioa kontatzen du obrak: 2013ko martxoaren 11n\, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan\, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean\, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lan honetan bere elkarbizitzaren lekuko izango gara\, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditugu. Pilulak\, estigma\, lotsa\, kontsultak\, beldurra\, errua\, bakardadea\, osasun mentala\, terapia\, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/kanpora-sartzen/
LOCATION:Usurbe Antzokia (Beasain)
CATEGORIES:Antzerkia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230513T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230513T220000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T172117Z
LAST-MODIFIED:20230511T172117Z
UID:9100-1684011600-1684015200@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Toto'
DESCRIPTION:Antzerkia \nGaldu egin den txakurra eta desagertzen ari den bikotea. Maik eta Joseluk Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Hauxe Toto antzezlanaren abiapuntua. Mafalda Bellidoren Chucho lana euskarara ekarri du Kepa Errastik\, eta Hika Teatroak ekoitzi\, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Miren Gojenola eta Asier Hernandez dira aktore protagonistak.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/toto-2/
LOCATION:Sopelako Kultur Etxea
CATEGORIES:Antzerkia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230513T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230514T000000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T172415Z
LAST-MODIFIED:20230511T172415Z
UID:9102-1684011600-1684022400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Album' (azken emanaldia)
DESCRIPTION:Antzerkia \nEgungo gazteei ezarritako etiketei buruz mintzo da Formol Laborategia Album obran. Hala dio sinopsiak: “Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak\, prekarioak\, frustrazioari intoleranteak\, grinarik gabeak\, bizitzan galduak\, gainformatuak. Ados\, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat\, ez da erretratu bat\, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da”. \nEdurne Azkarate da obraren zuzendaria; Intza Alkain eta Mikel Ibarguren ari dira aktore lanetan. Azken aldiz emango dute gaur. Merina Gris musika taldeak kontzertua egingo du segidan.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/album-azken-emanaldia/
LOCATION:Lekuona Fabrika (Errenteria)
CATEGORIES:Antzerkia,kontzertua
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230513T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230514T000000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T173142Z
LAST-MODIFIED:20230511T173142Z
UID:9104-1684011600-1684022400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Igaro' + 'Uraren oldea'
DESCRIPTION:Antzerkia \nZurrunbilo egitarauaren barruan\, Maren Basterretxeak Igaro obra emango du. Antzerki fisikoko obra labur horretan\, txotxongilo baten laguntza du Basterretxeak\, kutxa handi bati tiraka espazio hutsa lapurtzen duen emakume baten istorioa kontatzeko. Segidan\, Peru Galbetek Uraren Oldea ikusteko-entzuteko sentikaria eskainiko du\, ahots\, loop-a eta bideo proiekzioa uztartuz.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/igaro-uraren-oldea/
LOCATION:Baratza Aretoa (Gasteiz)
CATEGORIES:Antzerkia,Ikus-entzunezkoa,kontzertua,Musika
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230514T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230514T220000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T173431Z
LAST-MODIFIED:20230511T173431Z
UID:9106-1684098000-1684101600@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Eresia. Lurra arin bekizu\, ama'
DESCRIPTION:Antzerkia \nUdalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari esker gauzatu zuen Oier Zuñigak Eresia proiektua\, Eneko Gil dantzaria eta Belen Cruz aktorea oholtzakide zituela. Zurrunbilo jaialdiaren barruan emango dute gaur. \nDolua arintzeko asmoz\, arte praktiken bidez\, nahi bezain besteko dispositiboak aktibatzeko aldarria da obra. Halako egoeretan bizitakoaren errepresentazioa baino\, dolua osatzeko ibilbidea esperientzia multifuntzionaletan garatzeko praktika izan nahi du. Galdu dugun senideak utzitako hutsunea berrosatzeko\, errituek bete dezaketen lekuari so eginez\, hauek berrasmatu eta era askotara bizitzeko gonbita da.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/eresia-lurra-arin-bekizu-ama-7/
LOCATION:Baratze pilotaekua (Segura)
CATEGORIES:Antzerkia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230518T203000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230518T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230511T173546Z
LAST-MODIFIED:20230511T173556Z
UID:9109-1684441800-1684445400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Hiru kortse\, azukre asko eta brandy gehiegi'
DESCRIPTION:Antzerkia \nAurtengo Donostia Antzerki Saria irabazi du lan honek. Emakume 1\, emakume 2\, emakume 3\, kanpai hotsekin batera\, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana\, pasta\, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak\, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite\, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? \nHoriexek Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ekoizpen honetan Iraia Eliasek\, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak planteatzen dituzten galderak\, kortse sozial inposatuei buruzko gogoeta hauspotzeko.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/hiru-kortse-azukre-asko-eta-brandy-gehiegi-10/
LOCATION:Biteri Kultur Etxea (Hernani)
CATEGORIES:Antzerkia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230523T200000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230523T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T130418Z
LAST-MODIFIED:20230523T130418Z
UID:9130-1684872000-1684877400@www.lanartea.eus
SUMMARY:Garazi Arrula + Esti Martinez
DESCRIPTION:Literatur solasaldia \nGarazi Arrulak Lurraz beste liburua eman berri du\, eta Esti Martinezek Animalia domestikoak. Euren lanei buruz hitz egingo dute\, Uxue Rey kazetariak aurkeztuko du solasaldia.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/garazi-arrula-esti-martinez/
LOCATION:Karrikiri elkartea (Iruñea)
CATEGORIES:literatura,solasaldia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230523T203000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230523T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T131750Z
LAST-MODIFIED:20230523T131750Z
UID:9135-1684873800-1684877400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Lur ilaundun loreak'
DESCRIPTION:Aurkezpena \n2023ko Maiatzaldian Lur ilaundun loreak liburua aurkeztuko du Txomin Heguy idazleak\, Ines Castiella lagun duela eta Joxemiel Bidador poesia taldearekin batera.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/lur-ilaundun-loreak/
LOCATION:Nafar Ateneoa (Iruñea)
CATEGORIES:aurkezpenak,literatura,Poesia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230524T203000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230524T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T132115Z
LAST-MODIFIED:20230523T132115Z
UID:9138-1684960200-1684963800@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Azpimarrak'
DESCRIPTION:Liburu aurkezpena \n\nNere Baldaren Azpimarrak liburuaren aurkezpena. Uxue Razkinek egingo ditu aurkezpenaren gidaritza lanak eta egilea bera ere bertan izango da.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/azpimarrak/
LOCATION:Karrikiri elkartea (Iruñea)
CATEGORIES:aurkezpenak,literatura
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230524T203000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230524T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T134228Z
LAST-MODIFIED:20230523T134228Z
UID:9148-1684960200-1684963800@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Lavinia' (estreinaldia)
DESCRIPTION:Antzerkia \nLavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da\, arnasa hartzen du eta hitz egiten du\, guk bezalaxe. Baina\, kontua da poeta batek “idatzi egin” zuela. Izan ere\, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da\, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia\, agerikoa\, Eneas heroi aparta izan bada beti. Ifrentzua ezagutzeko txanda da\, bada. \nIntriga\, misterioa\, maitasuna\, gerra\, estrategia eta natura ditu hizpide Kabia Teatro konpainiaren lan honek. Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberria abiapuntu hartuta\, Eneida dakar gogora. Juana Lorren zuzendaritzapean arituko dira oholtzan: Yolanda Bustillo\, Aitor Guisasola\, Amets Ibarra\, Karmele Larrínaga\, Javier Liñera eta Iñaki Urrutia.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/lavinia-estreinaldia-2/
LOCATION:Arriaga Antzokia (Bilbo)
CATEGORIES:Antzerkia,Estreinaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://www.lanartea.eus/wp-content/uploads/2023/05/lavinia-hodei-torres-16-copia-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230525T193000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230525T203000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T140704Z
LAST-MODIFIED:20230523T140704Z
UID:9152-1685043000-1685046600@www.lanartea.eus
SUMMARY:Ruper Ordorika
DESCRIPTION:Kontzertua \nEuskal musikaren erraldoi hau bakarka arituko da gaurkoan.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/ruper-ordorika-16/
LOCATION:La Bota (Lizarra)
CATEGORIES:kontzertua,Musika
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230525T200000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230525T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T174056Z
LAST-MODIFIED:20230523T174056Z
UID:9170-1685044800-1685050200@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Anonyme Popular'
DESCRIPTION:Ikus-entzunezko bertso jarriak \nAnonyme Popular Igor Elortza bertsolari durangarraren proiektu berria da\, eta Azpeitian estreinatuko du gaur\, bertako Dinamoaan sormen egonaldia egin ostean. \nBere izenean eta besteren abizenean arituz\, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Elortzak\, gutasun lanbrotsu baten erdian. Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa\, trapa\, popa\, funkya\, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea\, aldiro\, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko. \n\nAzpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus- entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia\, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak\, urbanoak\, mundanoak.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/anonyme-popular-2/
LOCATION:San Agustin Kultur Gunea (Durango)
CATEGORIES:Bertsolaritza,Ikus-entzunezkoa,Musika
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230525T203000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230525T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T131429Z
LAST-MODIFIED:20230523T131429Z
UID:9132-1685046600-1685050200@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Pertsona eta pertsonaia'
DESCRIPTION:Hitzaldia \nItziar Ituño aktoreak bere esperientziatik hitz egingo du.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/pertsona-eta-pertsonaia/
LOCATION:Euskaldunon Biltoki (Txatrea\, Iruñea)
CATEGORIES:Arte eszenikoak,Hitzaldia,Zinema
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230525T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230525T223000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T132504Z
LAST-MODIFIED:20230523T132504Z
UID:9140-1685048400-1685053800@www.lanartea.eus
SUMMARY:Lumi
DESCRIPTION:Kontzertua \nKantu eta Hitza musika zikloaren barnean\, Lumi taldeak kontzertua eskainiko du O-ko Andre Maria Plazan. Nahia Zubeldiak (ahotsa eta gitarra elektrikoa) eta Manu Matthysek (elektronika) osatzen duten elektro-pop bikoteak iaz argitaratu zuen Bezperen dirdira\, euren laugarren diskoa. \nSarrera doakoa lekua bete arte; euria eginez gero\, kontzertua Erraldoien Txokoan izanen da.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/lumi-2/
LOCATION:O-ko Andre Maria Plaza (Iruñea)
CATEGORIES:kontzertua,Musika
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230526T193000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230526T210000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T123706Z
LAST-MODIFIED:20230526T055423Z
UID:9127-1685129400-1685134800@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Loreak Belaunetan'
DESCRIPTION:Emanaldia + solasaldia \nZazpi artista gazte beren ametsez\, ekinez eta ezinez hizketan. Belaunaldi berriei gure kultur ekosisteman opa zaien tokiari begiratzen hasteko abiapuntu posible bat. 40 minutu eskaseko dokumentala\, Lanartea Elkarteak ekoitzia.\nFilma eman ostean\, solasaldia egingo dute Txomin Dhers musikariarekin eta filmaren zuzendariarekin.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/loreak-belaunetan-15/
LOCATION:Ducontenia gela (Donibane Lohizune)
CATEGORIES:Antzerkia,Arte eszenikoak,Arte plastikoak,Bertsolaritza,Dokumentala,Ikus-entzunezkoa,Ilustrazioa,literatura,Musika,solasaldia,Zinema
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://www.lanartea.eus/wp-content/uploads/2022/11/loreak-belaunetan-fotogramak_4.17.1-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230526T200000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230526T213000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T172954Z
LAST-MODIFIED:20230523T172954Z
UID:9168-1685131200-1685136600@www.lanartea.eus
SUMMARY:Aitor Arregi\, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga solasean
DESCRIPTION:Hitzaldia \nKM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia\, Zinemagileen Arteko Elkarrizketak zikloaren testuinguruan. \n Aitor Arregi\, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileek bi hamarkada daramatzate elkarlanean filmak egiten\, Moriarti Ekoizpenak izenpean. Besteak beste\, Loreak (2014) eta Handia (2017) filmak zuzendu dituzte.  \nMikele Landaren gidaritzapean\, beraien hastapenetatik abiatu eta egun eskuartean dituzten erronkei buruz mintzatuko dira. Tartean\, amaitzear duten Balenciaga telesailaren sortze prozesuaz.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/aitor-arregi-jon-garano-eta-jose-mari-goenaga-solasean/
LOCATION:Koldo Mitxelena kulturgunea (Donostia)
CATEGORIES:solasaldia,Zinema
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230526T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230526T220000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T171325Z
LAST-MODIFIED:20230523T171325Z
UID:9160-1685134800-1685138400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Postdatarik gabeko gutunak' (estreinaldia)
DESCRIPTION:Antzerkia\nMikelek 5 urte eman ditu preso\, eta ordu bete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordu bete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere\, azken hilabetetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du idazleak.\nCharlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz\, bere bizitzaren errepaso bat egingo du jasotako gutunak gogoratuz\, igorle misteriotsua nor den jakin arte.\nXake konpainiak ekoitzi eta Getari Etxegaraik zuzendu du Kepa Errastiren obra hau. Aktore lanetan ari dira: Errasti bera eta Nerea Ariznabarreta.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/postdatarik-gabeko-gutunak-estreinaldia/
LOCATION:Leidor Antzokia (Tolosa)
CATEGORIES:Antzerkia,Estreinaldia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230526T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230526T220000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T171818Z
LAST-MODIFIED:20230523T171818Z
UID:9166-1685134800-1685138400@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Quo'
DESCRIPTION:Dantza \nBa al dago tokirik dantzarako? Nola aurkitu birtualtasunak une oro gorputzaren erritualitate edo zeremonia hori\, mugimendua\, zatitzeko mehatxua egiten duen mundu batean? Dantzaz-en ekoizpen honek Gil Harush eta Hilde Koch koreografoen lanen bitartez egiten dituzte galderok. Arrantza-tradizio zaharrak eszenara eramaten dituen mosaiko bat osatzen duten hiru pieza sinatzen dituzte bi artistok; etengabe konektatuta egoteak sortzen digun antsietatea islatzeko; edo lasaitasuna aurkitzeko antzinako lurralde eder bat birsortzeko lau elementu naturalei buruz hitz egiteko.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/quo-2/
LOCATION:Serantes Antzokia (Santurtzi)
CATEGORIES:Dantza
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230526T210000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230526T223000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T132752Z
LAST-MODIFIED:20230523T132752Z
UID:9143-1685134800-1685140200@www.lanartea.eus
SUMMARY:Su Ta Gar
DESCRIPTION:Kontzertua \n30 urte baino gehiago dira Su Ta Gar talde aitzindaria zuzenekoak ematen hasi zela.  Euskal Herrian heavya euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Alarma diskoa aurkezteko biran ari da taldea.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/su-ta-gar-8/
LOCATION:Totem aretoa (Atarrabia)
CATEGORIES:kontzertua,Musika
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20230526T213000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20230526T230000
DTSTAMP:20260411T163214
CREATED:20230523T142133Z
LAST-MODIFIED:20230523T142133Z
UID:9157-1685136600-1685142000@www.lanartea.eus
SUMMARY:'Bizitzaren maskaradak'
DESCRIPTION:Antzerkia \nTaupada antzerki taldeak bederatzi mikroantzerki bildu ditue antzezlan honetan\, eta pertsonaiek egoera desberdinak biziko dituzte: maitasun eta askatasun eza\, gaizki ulertuak\, bakardadea\, maitasun debekatuak\, maltzurkeria\, bikoteen arteko arazoak eta ezkutuko desioak… Istorio guztiak kaleidoskopio batean bildu dituzte. \nEdurne Lasak zuzendu du obra\, eta Jose Mari Larrañagak egin ditu teknikari lanak. Aktore lanetan\, berriz\, hauek arituko dira: Dani Zelaia\, David Rodriguez\, Edu Ayesta\, Gorka Luna\, Ibai Leon\, Maixus Otaegi\, Nagore Cid\, Oihane Gartzia\, Ruben Markina eta Sara Iriondo.
URL:https://www.lanartea.eus/agenda/bizitzaren-maskaradak/
CATEGORIES:Antzerkia
END:VEVENT
END:VCALENDAR