Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Tribiz, baserri galdue’

2022-04-29 @ 21:00 - 22:00

Antzerkia

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi da protagonista, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak.

Jon Ander Urresti da obraren sortzailea eta aktorea.

Xehetasunak

Data:
2022-04-29
Ordua:
21:00 - 22:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Muxikebarri antzokia (Getxo)