- ekitaldia hau amaitu da.
Kanterri
2022-07-11
Ikastaroa
Fermin Etxegoienek irekiko du Ahotseneak, Oiartzungo Kantagiltza elkarteak eta Oiartzungo Udalak antolatutako ekimen berria, Belarrezko katedralak. XX. mendeko kantagintza hitzaldiarekin (09:30-11:30 tartean). Anari Alberdik hartuko dio txanda gero, Zer, zergatik eta zertarako (kantatu)? saioarekin (12:00-14:00). Eguneko azken saioa Itxaro Bordarena izango da: Nondik eta nola idatzi kantaletrak? (15:30-18:00).