
- ekitaldia hau amaitu da.
Gozategi
8 abuztua @ 23:30 - 9 abuztua @ 1:00

Kontzertua
Trikitia pop eta rock taldeen formatura egokitu zen 90eko hamarkadan, eta horrek izandako arrakastaren erantzuleetako bat izan zen Gozategi taldea. 1991. urtean sortu zen taldea, eta Nor-nori-nork kantuarekin egin zen ezagun. 30 urteko ibilbidean, hamaika kontzertu eta hamar disko eman ditu. Azkena, G Puntua (2018). Ibilbiearen oparoa ospatzen ari da biran.