
- ekitaldia hau amaitu da.
Euskal Kontalarien VII. Topaketa
25 martxoa @ 9:30 - 18:00
Ahoz Aho Jaialdia
Euskal Herriko hainbat kontalarik parte hartuko dute, baita Japoniatik etorritako Yoshi Hioki kontalariak ere. Horrez gain, Urrezko Kalabaza saria emango diote Anjel Lertxundiri, eta Andoni Ollokiegik kontzertua emango du 17:00etan, topaketei amaiera emateko.
Amarotzeko auzo etxean hasiko dute eguna, 09:30ean, Dorleta Kortazar, Ines Bengoa, Jokin Irungarai, Bego Alabazan, Pedro Alabazan eta Ane Gebara kontalariekin. Koordinatzailea: Joxemari Karrere. 12:30ean, Hioki arituko da. 13:30ean, Urrezko Kalabaza saria emango diote Lertxundiri.